PALESTINAREKIKO ELKARTASUNA EUSKADIKO OSASUN LANGILEON ALDETIK
Pertsona, erakunde eta elkarte asko dabiltza Gazan su-etena aldarrikatzen, baina gehiago behar dira, guztion ahotsa behar dugu. Hori dela eta, Euskadiko osasun-langileok elkartasuna adierazi nahi diogu Palestinako herriari, eta jasaten ari diren genozidioaren amaiera eskatu nahi dugu, nazioarteko zuzenbide humanitarioa berehala bete dadila aldarrikatzearekin batera. Izugarrikeriaren kronikekin eta irudiekin esnatzen jarraitzen dugu egunez-egun, benetako hondamendi humanitarioa, eta horren aurrean ezin gara isilik egon, eta gizartearekin eta giza eskubideekin dugun konpromisotik, guztiz onartezina iruditzen zaigu Gazan gertatzen ari dena. Milaka palestinar hil, beste hainbeste larri zauritu, haien etxeak eta azpiegiturak suntsitu dituzte.
Hilabeteak daramatzagu izugarrikeria horren lekuko izaten, ospitaleen edo beste osasun-azpiegitura batzuen aurkako erasoak ikusten, eta, gainera, ehunka osasun-langile erahil dituzte. Palestinako biztanleria egoera izugarri baten mende dago denbora luzeegian zehar, eta horregatik, nazioarteko hainbat erakunde egiten ari diren bezala, dei egiten diogu gizarte osoari su-eten baten aldarrikapenekin berehala bat egin dezan.
Gure biztanleriaren eta komunitatearen osasuna zaintzeko dugun erantzunkizunetik abiatuta, uste dugu ez dagoela osasun posiblerik, planetako biztanle guztien giza eskubideak bermatzen ez diren bitartean.
Haien mina gure mina delako, Palestinako herriarekiko elkartasuna.