Fuente: Parlamento Vasco Plan Estrategico Osakidetza 2023
Legebiltzarreko Osasun Batzordean goizean aurkeztu duten 2023-2025ko Osakidetzako Plan Estrategikoak gaixoei arreta digitala ematea aurreikusten du, berrikuntzak probestuz eta errekurtsoak eta teknologia egokituz. Maribel Romok, Osakidetzako Kalitateko zuzendariordeak, «herritarrekin harremanak izateko modu berri bat» aipatu du. «Webgunearen bidez zitak hartzetik haratago» doan harreman bat izango dela adierazi du, «osasun zentro birtualak» eta «zuzenekoa izango ez den arreta» izango dituena.