Demokrazia eta osasuneko parte-hartzea
Demokrazia eta osasuneko parte-hartzea Democracia y Participación en Salud
Gure osasuna, osasunaren gizarte-determinatzaileen bidez, lotuta dago jaio, bizi, lan egin eta zahartzen garen baldintza materialekin. Era berean, osasun-zerbitzuek dilema sistemiko bati aurre egin behar diote: askotan, esparru biologikoa gainditzen duten krisien azken hustuleku bihurtzen dira, hala nola lan-prekaritatearen, bizileku-esklusioaren edo nahi gabeko bakardadearen ondorioz sortutakoak. Fenomeno horrek, gizarte-ondoezaren medikalizazio gisa definitzen denak, sustrai soziopolitikoak dituzten arazoak esku-hartze biomediko edo psikologiko hutsetara murrizten ditu, eta horiek, askotan, ez dira eraginkorrak edo, gutxienez, ez dira nahikoak. Errealitate horri jaramonik ez egiteak sistema kale itsu batera eramaten du. Horri buruz hausnartzeko, OSALDEk «Demokrazia eta osasuneko parte-hartzea» eztabaida
jardunaldia antolatu du datorren urriaren 24rako. Topaketak birbideratze kontzeptual eta praktikoa proposatzen du: banakako abordatze klinikotik gizarte- eta lurralde-esparruan osasuna koproduzitzera igarotzea, eta, horrela, herritarren parte-hartzearen ezinbesteko garrantzia azpimarratzea. Izan ere, parte-hartzea ez da ulertu behar erakundeek egindako kontzesio gisa, baizik eta oinarrizko eskubide demokratiko gisa. Jardunaldiaren helburua analisia elementu hauen inguruan antolatzea da:
1. Kontsumismo sanitariotik herritar aktiboetara igarotzea. Merkatuko logikak osasun esparruan gero eta presentzia handiagoa izateak herritarrak erabiltzaile pasibo bihurtu ditu, pertsona bakoitza bere eskari indibidualetan isolatuta. Osasuna ez da saltzen den produktu bat, baizik eta eraikitzen den ondasun komun bat. Erronka, beraz, herritar erantzukidearen eredurantz aurrera egitea da: bere ingurunearen eraldaketan inplikatzeko gai den herritarrarengana.
2. Parte-hartze aholku-emaile hutsa gainditzea. Parte-hartze instituzionalaren kontzeptua organo formal eta zorrotz egituratuen bidez gauzatu izan da. Herritarren iritzia jasotzera mugatzen den ereduaren aurrean, benetako parte-hartze komunitarioa horizontalki egituratu ahal izango litzateke, bizilagunen sareen bidez. Benetako botere-lagapena lortzeko eman beharreko urratsez hausnartuko dugu, herritarrei aukera emanez beren inguruneko determinatzaileak modu kolektiboan kudeatzeko.
3. Ekitatea eta gizarte-inklusioa. Parte-hartzezko dinamikak ezartzeak «alderantzizko zainketen legea» erreproduzitzeko arriskua dakar, eztabaida kultura-kapital eta denbora erabilgarri handiena duten gizarte-sektoreen pribilegio bihurtuta. Fenomeno horrek isilarazi egiten ditu prekaritate sozioekonomikoak, zainketen gainkargak edo instituzioen bazterketak gehien kaltetutako herritarrak. Horregatik, egiturak proaktiboki egokitu behar dira gizarte kalteberatasunaren askotariko alderdiei erantzuteko eta parte-hartzeko ekintzak ekitate mekanismo gisa jardungo duela bermatzeko.
4. Sektore arteko aliantzak eta balidazio zientifikoa. Bizitzaren desmedikalizaziorantz aurrera egiteko, ezinbestekoa da osasun-zentroetako hormak gainditzea eta herritarren habitat naturaletan esku hartzea. Horretarako, aliantza sendoak eraiki behar dira lantalde profesionalen (komunitateko erizaintzak egituratzaile gisa jardunez), tokiko administrazioen eta elkarte-sarearen artean. Historikoki, sinergia horiek boluntarismoaren esparrura mugatu izan dira. Gaur egun, ordea, metodologia eta zorroztasun akademikoa behar dira.
OSALDEk osasun-arloko profesionalak eta herritarrak jardunaldira joatera eta bertan parte hartzera gonbidatu nahi ditu. Helburua da eztabaida eta hausnarketa bateratua sustatzea, esparru analitikoak eta tresna operatiboak partekatuz, osasun-arretaren demokratizazioan aurrera egiteko eta haren komunitate-dimentsioa berreskuratzeko.
ZERTAZ DA JARDUNALDI HAU?
Gure osasuna lotuta dago jaio, bizi eta lan egiten dugun baldintza materialekin. Hala ere, asistentzia-kontsultak krisi soziopolitikoek eragindako ondoezaren hustuleku bihurtu dira, eta horrek medikalizazioan erortzeko arriskua dakar, medikuntza indibidualizatuak konpondu ezin dituen arazoei erantzuten saiatzean. Ezinbestekoa iruditzen zaigu birbideratze kontzeptual eta praktikoa egitea: banakako abordatze klinikotik gizarte- eta lurralde-esparruan osasuna koproduzitzera igarotzea. Horretarako, herritarren parte-hartzea nahitaezkoa da, ez kontzesio formal edo kontsultarako izapide soil gisa, baizik eta funtsezko eskubide demokratiko gisa, boterea birbanatzeko eta gaixotasunaren kausa estrukturalak eraldatzeko. Analisia ardatz hauen inguruan egitea proposatzen dizuegu:
▪Osasun-kontsumo indibidualetik erantzukizun kolektibora igarotzea
▪Parte-hartze aholku-emaile hutsa gainditzea. ▪Egiturazko ekitatea: mekanismo proaktiboak esklusio burokratikoaren eta alderantzizko zainketen legearen aurka.
▪Sektore arteko aliantzak eta ebaluazio zientifikoa.
OSALDEk osasun-arloko profesionalak eta herritarrak jardunaldira joatera eta bertan parte hartzera gonbidatu nahi ditu. Helburua da eztabaida eta hausnarketa bateratua sustatzea, osasun-arretaren demokratizazioan aurrera egiteko eta haren komunitate-dimentsioa berreskuratzeko.
PROGRAMA
10:00-10:10 – Jardunaldiaren irekiera eta moderazioa PEDRO VALDÉS LARRAÑAGA. Mediku espezialista familia eta komunitateko medikuntzan. OSALDEko batzordekidea.
10:15-10:55 – Komunikazioa ANDREU SEGURA BENEDICTO. Medikuntzan doktorea eta epidemiologoa. Espainiako Epidemiologia Elkartearen (SEE) eta Osasun Publikoaren eta Administrazio Sanitarioaren Espainiako Elkartearen (SESPAS) fundatzailea. Irakasle elkartua Pompeu Fabra Unibertsitatean (UPF). Osasun Publikoaren Aholku Batzordeko eta Kataluniako Bioetika Batzordeko kidea
da.
11:00-11:40 – Komunikazioa JOAN PAREDES CARBONELL. Mediku espezialista familia eta komunitateko medikuntzan. Doktorea Osasun Publikoan eta Europako diplomatua Osasunaren Sustapenean. Alzirako (Valentzia) Osasun Publikoko Zentroan garatzen du bere lana, eta Valentziako Erkidegoko Ikerketa Sanitarioa eta Biomedikoa Sustatzeko Fundazioari (FISABIO) lotutako ikertzailea da.
11:45-12:00 – Atsedenaldia
12:00-12:15 – Komunikazioa ISABEL IBÁÑEZ RUIZ DE ARCAUTE. Familia eta Komunitateko Erizaintzako espezialista. Gasteizko Alde Zaharreko Osasun Zentroan (Osakidetza) lan egiten du; bertan Esku Hartze Komunitarioko Erreferentea da. Bizilagunen zainketa –
sareen eta osasun komunitarioko berrikuntza-proiektuen sustatzaile eta dinamizatzaile aktiboa («Elkar Zainduz» sarea, esate baterako).
12:15-12:30 – Komunikazioa IMANOL ZUBERO BEASCOECHEA. Soziologia eta Zientzia Politikoan lizentziaduna, Soziologian doktorea eta Teologian diplomatua. Soziologiako irakasle titularra da Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU), eta CIVERSITY (Hiria eta Aniztasuna) ikerketa-taldeko zuzendaria. Cáritasen eta FOESSA Fundazioaren kolaboratzailea da, gizarte-esklusioaren eta ongizate-
estatuaren oinarrien azterketan.
12:30-13:00 – Debate-mahaia eta solasaldia lau hizlarien parte-hartzearekin.
13:00-13:10 – Amaiera JUAN LUIS URIA SERRANO. Mediku espezialista Prebentzio Medikuntzan eta Osasun Publikoan. Antropologoa. OSALDEko lehendakaria.



















