Osaldek TEVA Israelgo enpresa polemikoaren produktuak erosteko aurkako kanpainarekin bat egin du
KOMUNIKATUA
Teva Pharmaceutical Industries nazioarteko konpainia bat da, egoitza Israelen duena. Sendagai generikoetan espezializatuta dago, eta munduan gehien fakturatzen duenetako bat da: Nasdaq indizearen arabera, bederatzigarren enpresa da merkatu-kapitalizazioari dagokionez. Gainera, Israelgo hornitzaile farmazeutiko eta enpresa komertzialik handiena da, eta, beraz, milioika dolar ematen dizkie Israelgo erregimenari eta armadari diru-sarrera fiskalen bidez.
53 instalazio/planta dauzka Israelen, AEBn, Europan eta Latinoamerikan, eta 33 herrialde ingurutan jarduten du. Zaragozan planta bat dauka, gutxi gorabehera bere sendagai guztien % 87 ekoizten duena (generikoak, tratamendu neurologikorako, arnas tratamendurako eta tratamendu onkologikorako).
Enpresa subsidiario ugarirekin egiten du lan (Teva, Barr, Plantex Chemical, Sicor, Davur, Tevagen, Ratiopharm, Belmac…). Enpresa horiek milioika dolar/euro sortzen dituzte etekinetan, eta lapurtutako lur palestinarretan ezarritako kolonietara ere zabaltzen den apartheid-erregimena mantentzen laguntzen dute.
2023an, Espainian, Osasun Sistema Nazionalari egindako salmenta-bolumena aintzat hartuta, hirugarren konpainia farmazeutikoa izan zen Teva, 70 milioi ontzirekin eta 500 milioi eurotik gorako gastuarekin. Salmenta horiek bultzatu dira propagandaren bidez eta profesionalei nahiz antolakundeei ordainketak eginez, finantzatzen dituen industriaren aldeko saiakuntza klinikoak argitaratuz, farmazia komunitarioei deskontuak eginez eta enpresa farmazeutikoak bere marka-irudia indartzeko egin dituen I+G proiektuetan inbertsioak eginez.
Gure kasuan, euskal erakunde publikoak 6 milioi eurotik gorako balioa duten sendagaiak erosi dizkio Tevari 2023tik 2025eko azarora bitartean.
KANPAINA
Netanyahuren Gobernua gauzatzen ari den genozidio ukaezin baten aurrean gaude. NBEk genozidio horren inguruan egindako txostenak irmoki salatzen ditu Israel Gazan egiten ari den ekintzak.
Nazioarteko elkartasun-mugimendua aldarrikatzen ari da Israeli boikot ekonomikoa aplikatzea, XX. mendearen 90eko hamarkadan hegoafrikar apartheida higatu eta azkenerako eraitsi zuenaren antzekoa, edo berriki Errusiari aplikatutakoa bezalakoa.
Testuinguru horretan, planteatzen da boikota egitea Teva enpresa farmazeutikoaren produktuei eta haren marka guztiei (Tevagen, Davur, Belmac, Ratiopharm…). Autonomia-erkidego batzuetan (Asturias, Nafarroa), proposamenak sortu dira erakunde publikoetan eta osasun-lanbideetan haien erosketa ez berritzeko, bai eta Europako hainbat herrialdetan ere (Irlanda, Italia, Belgika, Frantzia…).
Zergatik proposatzen da boikot hau?
Tevak milioika dolar ematen dizkielako diru-sarrera fiskalen bidez Israelgo erregimen kolonialari eta armadari, eta horrela genozidioa eta apartheid-erregimena errazten dituelako. Diru horrek zuzenean finantzatzen du indar israeldarrek bizitza palestinarrak suntsitzeko baliatzen duten makineria hiltzailea.
Palestinarren gaineko okupazioaren, monopolioaren eta ustiapenaren abantailez baliatzen delako.
Bere farmakoak merkatu-prezioaren gainetik saltzen dizkielako palestinarrei, eta Gazan eta Zisjordanian 20 urtez inposatu duen blokeoak eragotzi egin duelako haietan beharrezkoak diren materialak sartzea.
Nabarmentzekoa da Nafarroako eta Asturiasko erkidegoetan izan diren ekimenak. Urriaren 9an, Nafarroako Osasuneko kontseilari Fernando Domínguezek adierazi zuen Osasunbideak eten egingo zuela Teva enpresa farmazeutikoarekin daukan harreman komertziala. Azaroaren 18an, Asturiasko Printzerriko Osasun Zerbitzuak (Sespa) erabaki zuen Israelgo Teva enpresa farmazeutikoarekin indarrean zeuzkan erosketa-kontratuak ez luzatzea, eta entitate horrek hornitzen zituen sendagaiak berriro lizitaziora ateratzea, merkatuan bazegoelako haien alternatibarik. Han, «aukerarik efizienteena izan da kontratuak amaitzen uztea; horrela, kalte-ordainak saihesten dira, eta lizitazio berriak denbora nahikoarekin prestatzeko aukera dago».
Konpainia farmazeutikoak mehatxuak egin ditu hainbatetan, argudiatuz Tevaren produktuei boikota egiteak ondorio zuzenak izango lituzkeela pazienteen osasunean, sendagaiak banatzen dituzten beste enpresa batzuek produktu horien ordezkorik ez dutela-eta. Nolanahi ere, osasun-erakundeek, oro har, produktu guztietarako alternatibak dauzkate beste enpresa farmazeutiko batzuetan. Zaragozako ekoizpen-zentroko langileei ere egin die mehatxurik Tevak.
Gainera, aipagarria da Teva markako sendagaiak ez emateko kanpaina aktiboa egin duten profesional batzuen jarrera. Haietako baten aurka aurkeztutako salaketaren ondorioz, Granadako sendagileen elkargoak adierazi zuen profesional horren jokabidean ez zegoela arau-hauste deontologikorik. Egoera horrek Gazako zerrendan bizitzen ari diren eta interesdunak berak salatu duen egoeraren inguruan hausnarketa egitera eraman gaitu osasungintzan jarduten dugun guztiok.
SEMFYC: «Israelgo Gobernua Gazako zerrendan egiten ari den genozidioa eta Israel giza eskubideen eta nazioarteko zuzenbide humanitarioaren arloan egiten ari den urraketa ireki, publiko, esplizitu eta zigorgabea ezin larriagoa da, eta osasun-profesionalek ezin dute horren aurrean ez ikusiarena egin. Elkarte zientifikoak eta sendagileen elkargoak ez daude horri dagokionez betebehar moraletatik at, eta modu proaktiboan eta jarraituan erantzun behar dute».
GURE PROPOSAMENA
Osalderen ustez, funtsezkoa da ekintzen eta politiken bidez palestinar herriaren aurka jarduten hamarkadak daramatzan estatu supremazista eta genozida baten ekonomiari ez laguntzea.
Horregatik, honako hauek proposatzen ditugu:
- Teva etxearen produktuak ez erostea eta ez kontsumitzea
- Eusko Jaurlaritzak Teva multinazionala finantzatzeari uztea
- Osakidetzako Zuzendaritzari eta Osasun Sailari eskatzea ebaluatu eta azter ditzala israeldar enpresei erositako produktuen ordez beste alternatiba bideragarri batzuk, eta ez ditzala Teva enpresa farmazeutikoaren sendagaiak eman, erosi edo preskribatu.
- osasun-arloko profesionalek osasun-jardunean objekzio etikorako, adierazpen-askatasunaren defentsarako eta kontzientzia-askatasunerako duten eskubidea aitortzea, giza eskubideen urraketetan inplikatutako enpresa eta produktuen aurrean. Osasungintzaren arloko profesional eta erakundeek aldeztu beharreko balioak dira.
OSALDE 2025/12/02
TEVA Pharmaceutical Industries es una compañía internacional con sede central en Israel. Especializada en medicamentos genéricos, es la mayor manufacturera en el mundo y una de las compañías más grandes, la novena empresa por capitalización de mercado según el Nasdaq. Es, además, el mayor proveedor farmacéutico y empresa comercial de Israel. Teva, con su presencia en asentamientos israelíes en los territorios ocupados, proporciona millones de dólares en ingresos fiscales al régimen colonial y al ejército israelí. De este modo, TEVA se convierte en cómplice del apartheid y del genocidio.
Posee 53 instalaciones/plantas en Israel, EEUU, Europa y Latinoamérica y opera en más de 33 países, incluyendo una planta en Zaragoza que produce en torno al 87% del total de sus medicamentos (genéricos y de tratamientos neurológicos, respiratorios y oncológicos), con sede española en Madrid. La farmacéutica rechaza cualquier acción de boicot alegando que “afecta directamente a los casi 1.000 empleados directos de Teva en España y a los 4.000 indirectos».
Trabaja con numerosas empresas subsidiarias del grupo Teva Internacional: Teva, Barr, Plantex Chemical, Sicor, Davur, Tevagen, Ratiopharm, Belmac., Que, en conjunto, generan millones de dólares/euros que sirven para mantener el régimen militar y colonial israelí facilitando el genocidio y un régimen de apartheid, incluidas las colonias construidas en tierras palestinas robadas. Teva, además, es cómplice al limitar el suministro de medicamentos a la población palestina, o al volverlos inaccesibles imponiendo precios por encima de los del mercado. Tampoco hay que olvidar que las empresas farmacéuticas israelíes prueban sus productos en prisioneros palestinos.
Existe una falta de suministro de los medicamentos israelíes, como los de Teva en Gaza y Cisjordania, algo de carácter grave debido a que Israel ha impedido la entrada de los materiales necesarios durante los 20 años que llevan de bloqueo impuesto. El Ministerio de Salud de Israel ha permitido, además, que grandes empresas farmacéuticas israelíes prueben sus productos en prisioneros palestinos detenidos en cárceles israelíes.
La institución pública vasca ha comprado medicamentos a TEVA por un valor superior a 6 millones de euros entre 2023 y nov 2025.
El Servicio de Salud del Principado de Asturias (Sespa) ha cancelado las prórrogas de los contratos de compra con Teva y sacará a licitación de nuevo los medicamentos que suministra que cuenten con alternativas en el mercado. Allí “la opción más eficiente ha sido dejar que los contratos finalicen, así evita indemnizaciones y permite preparar nuevas licitaciones con tiempo suficiente”.
La iniciativa de no consumo ni dispensación no es nueva pues ya se ha puesto en práctica en otras autonomías (Navarra, Asturias…) e instituciones públicas y profesionales de la sanidad, así como en otros países europeos donde han surgido propuestas para no renovar la compra de estos productos (Irlanda, Italia, Bélgica, Francia…). No debe olvidarse que el movimiento de solidaridad internacional reclama aplicar a Israel un boicot económico comparable al que erosionó y finalmente tumbó el apartheid sudafricano en los años 90 del siglo XX, o al aplicado recientemente a Rusia. La compañía ha amenazado en varias ocasiones con que un boicot a productos de Teva podría tener consecuencias directas sobre la salud de los pacientes. Pero las instituciones sanitarias tienen alternativas para todos los productos en otras empresas farmacéuticas.
OSALDE propone
- Que no se compren ni se consuman productos de TEVA.
- que es un deber ético y moral no colaborar con la economía de un Estado supremacista y genocida, con décadas de actuaciones y políticas en contra del pueblo palestino. Por ello, consideramos que el Gobierno Vasco debe dejar de financiar a la multinacional TEVA.
- Solicitar a la dirección de Osakidetza y a la Consejería de Salud que evalúe y decida otras alternativas viables a los productos adquiridos a empresas israelíes y no dispensar, comprar o prescribir medicamentos de la empresa farmacéutica TEVA.
- Reconocer el derecho de los profesionales sanitarios a la objeción ética, a la defensa de la libertad de expresión y a la libertad de conciencia en el ejercicio sanitario frente a empresas o productos implicados en vulneraciones de derechos humanos. Son valores que deben acompañar a profesionales e instituciones de la salud.
OSALDE, Asociación por el Derecho a la Salud



















