Plastiko utikan! Zergatiak

Plastiko utikan! Zergatiak

Fuente: naiz.eus

Lege berria behar dugu, Nafarroan egin den bezala; «erabili eta bota» filosofia geldiarazteko, plastikoa beste material batzuekin ordezkatu behar da. 14/11/2018

Zumaiako flysch-ak plastikoz beterik daudela erakusten duen bideoa eskandalu bat da, eta horren erantzukizuna administrazioarena da. Orain dela 65 urte plastikoa erabiltzen hasi zenetik 8.000 milioi tona erabili ditugu; horietatik 5.700 hondakin bihurtu dira, eta horien %79, 4.900, naturan bertan behera utziak edota zabortegietan daude; %9 bakarrik birziklatu da. (Jemma Jambeck). Berez plastikoa oso merkea da; horrek bere erabilpen masiboa ekarri du, baina hondakin bihurtzen denean deseginezina da. Horrek sortzen dituen arazo horiei aurre egitea premiazkoa da.

Banaketaren nazioarteko korporazio eta supermerkatuen interesen arabera antolatu da gizartea. Plastikoaren lagun handiak izanik, negozio eredu jasanezina sortzea lortu dute. Objektuak jadanik ez ditugu kontserbatzeko egiten, erabiltzeko eta botatzeko baizik. Norabide aldaketa behar da, eta kultura horri agur esan behar diogu ahalik eta lasterren.

Euskal Autonomia Erkidegoan oso urrats gutxi egin dira erabilera murrizteko. Plastikozko poltsak kobratzearena sinbolikoa da eta kontsumitzaileari begira eginda dago, eta ez sortzaileari; beraz, ez dio arazoari aurre egiten. Epe luzera dagoen irtenbide bakarra hondakin plastikoak zeharo murriztea da, baita gehiago birziklatzea eta berrerabiltzea ere. Erronka horri ez diote soilik herritarrek aurre egin behar, Euskadiko erakundeek beren gain hartu behar duten erantzukizuna da. Ondorioz, argia da Europako Batzordeak ezarritako estrategiak eta helburuak geure egin behar ditugula, plastiko kutsagarrienen erabilera murriztu nahi badugu.

Plastikoen arazoa konpontzeko hiru zutabe daude: kontsumoa jaistea, bizitza laburreko plastikoak kentzea, eta hondakinen kudeaketa egokia egitea. Giltzarria birziklapenean eta plastikoa murriztean dago. Lehen erabiltzen ziren beste materialez egindako produktuak erabiltzen hasi behar dugu berriro ere.

Baina Euskadin dagoen zabor tratamenduen sistema agortuta dago eta bizkarrezurra Zabalgarbi errauskailua da, hots, duela 25 urte diseinatutako errausketa planta, hondakinen tratamendua erabat baldintzatzen duena. Bestetik, egungo hondakinen kudeaketa sistemak, ez du funtzionatzen. Ecoembes enpresak edukiontzien birziklapena monopolizatzen du, oso lukratiboa eta batere ekologikoa ez den SIG deituriko kudeaketaren bitartez, Alemaniak eta Norvegiak bueltatzeko sistema (SDDR) batekin plastikozko botilen %98 birziklatzea lortu dute. Hori bai eraginkorra!

Administrazio zorrotzagoak eta ausartagoak behar ditugu. Politikariak eroso daude beren karguetan, eta dituzten baliabidek gardentasuna eta egia bilatzeko erabili ordez, industriaren propagandan murgiltzeko erabiltzen dituzte. Bizkaian dauden datuak ez dira zehatzak, tamalez ilunak eta manipulatuak dira. Nola kudeatu daiteke ez bada errealitatea ezagutzen? Datuak propagandarako besterik ez dira. 2014an Bizkaiak hondakinen %67,7 birziklatzen zuela esan zuten, 2016an birziklatze tasa 43,78ra jaitsi zen eta 2017an, berriz, 47,5ekoa da. Hau kudeaketa eraginkorraren itxura emateko trikimailu kontableak erabiliz egiten da. Oso tristea izan behar da birziklapen tasak oso txikiak direla aitortzea, askoz errazagoa da plastikoaren industriaren mezu atseginarekin gelditzea, arazoaren neurria ezagutzea eta konponbideak bilatzea baino.

Lege berria behar dugu, Nafarroan egin den bezala; «erabili eta bota» filosofia geldiarazteko, plastikoa beste material batzuekin ordezkatu behar da.

Materia hau murriztea ingurumenaren aldeko lehen mailako zeregina bihurtu da, aldaketa klimatikoaren mailakoa, gaur egun plastikoaren ekoizpenak gure hondakinen kudeaketa ahalmenak gainditzen ditu. Itxuraz kolapsora goaz.

Gure itsasoetan plastiko kopurua handia da; berez urte hauetan itsasoa zakarrontzi bezala erabiltzen dugu, Frantziaren tamainako zabor uharteak sortuz. Duda barik, mundu  mailako arazo  baten aurrean gaude. Plastiko handiek itolarria eragiten diete animalia askori, eta gainera inpaktu estetikoa sor dezakete, baina errazak dira topatzen. Mikroplastikoak, aldiz, ez.

Plastikoa degradatu egiten da eta zati txikiagoetan zatitu. Mikroplastiko hauek Lurreko itsaso guztietan daude. Ikusezinak dira, baina egon, badaude, eta horiek kate trofikora eta ozeano hondora igarotzen ari dira. Beraz, kaltegarriak dira ingurumenerako, naturarako, baita gizakien osasunerako ere.

Bizkaiko golkoa eta Kantauri itsasoa ez dira salbuespen; lehen begiradan garbia ikusten den arren, itsasoan zarama asko dago. Ez da ikerketarik egin Bizkaiko Golkoan zaborraren arazoaren larritasuna zenbaterainokoa den jakiteko. Baina aurten Mutrikun, Kantauri Garbia kolektiboaren ekimenez, itsas hondoaren garbiketa egin zutenean, azken urteko 3.800 kilo hondakin atera zituzten.

Defiende el derecho a la salud

Cada vez es más difícil sostener económicamente las acciones de OSALDE y esta página web. Si crees en nuestro proyecto por favor, hazte socia.

You have Successfully Subscribed!