Osasun sistema publikoaren aldeko aldarriak ez du etenik. Osasungintza publikoaren aldeko herri plataformak biltzen dituen OPA koordinakundeak manifestazioetara deitu du azaroaren 11rako Bilbo, Donostian eta Gasteizen. Osakidetza “pribatizatzeko” asmoen aurka mobilizatzera deitu dituzte herritarrak. OPA koordinakondearen ustez, mobilizazioa da “tresnarik eraginkorrena” osasun sistema publikoaren “eraistea” gelditzeko.
Osasungintza publikoaren aldeko herri plataformek topaketa egin zuten larunbatean Araian (Araba) osasun publikoaren egoera aztertzeko, eta han egindako gogoetaren ostean erabaki zuten mobilizazioetara deitzea. Topaketa horretan, herri plataformek kezka agertu zuten Osakidetzako eta Osasunbideako itxaron zerrendak murrizteko Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak pazienteak sare pribatura bideratzeko hartutako erabakiekin. Eusko Jaurlaritzari egotzi diote osasun publikoaren alde egindako eskaera sozialaren aurrean emandako erantzuna izatea “osasun publikoa ahultzen eta desegiten jarraitzea”, eta, aldi berean, sare pribatua “gizentzea”: “Negozio biribila ateratzen zaie: itxaron zerrenden kopur uak clinica pribatuetara des bideratuz apaintzen dituzten bitartean , egiturazko arazoak konpondu gabe jarraitzen du».
Herri plataformen ustez, itxaron zerrenden arazoa pandemiaren ondorio direla estatea “gezurra” da. “Osasun publikoa eraistea lehenagotik dator. Osasun sistema publikoaren eta pribatizatzeko politikaren desegite programatuaren ondorio zuzena da”, ohartarazi dute. Azpimarratu dutien, herritarrak ez dira “ergelak”, eta gobernuaren “manipulazioaz” ohartu dira, are gehiago murrizketen eta pribatizazioaren ondorioak euren azaletan pairatzen dituztenean: “Hala nola itxaron zerrendak, etengabeko arreta guneen itxierak, osasun zentroetako arreta ordute gi en murrizketak, aurrez aurreko arreta lortzeko zailtasunak, lehen mailako arretaren eta ospitaleetako larrialdien kolapsoa…».
Osakidetzak “%100ean publikoa” behar duela aldarrikatzeko eta Eusko Jaurlaritzaren “manipulazio estrategiari” erantzun sozial “irmoa” emateko garaia dela uste dute. Mobilizazioen bidez aldarrikatu nahi dute osasun eredu publiko “parte hartzailea” eta “gardena”, eta eskatu nahi dute osasungintzan egindako “murrizketa guztiak” bertan behera uzteko eta euskal herritarren eskaerei egokitutako “egiturazko aldaketak” egiteko.