Covid-19-ak sortutako pandemiaren ondoren, Osasun Mentaleko zerbitzuetan, eskaera igo egin da nabarmen. Honek, Osasun Erakundeetatik eman daitekeen erantzuna, dagoeneko zaila zen egoera, okertu du.
Egungo gizartean, berehalako erantzunak bilatzen dira eta ez da erreflexiorako unerik uzten. Krisi egoera honen ondoren, berehalako konponbideak eta konponbide “magikoak” bilatzen zaizkio edozein arazori, emaitzak eta efizientzia eskatuta, osasuna beraren aurretik. Egoera honek, Osasun Mentalaren okertzea dakar eta baita eskaeraren igoera Zerbitzu Publikoetan ere.
Instituzioen erantzuna egoera honetan, Zerbitzuei eskaera eta exijentzia igotzea izan da, neurri administratiboekin batez ere eta giza baliabideak baztertuz. Ondorioz, farmako gehiagoren erabilera, gaindiagnostikoa, berehalako erantzunak eta gehiegizko baliabideen erabilera sustatu egiten da. Laburbilduta, ondoeza mantentzen da eta erantzun eskasa ematen zaio osasun arazoen benetako beharrei. Hori dela eta, hainbat eta hainbat urgentziari erantzuna eman beharrean egoten gara, beharrezkoak diren tratamendu luzeagoak emateko gaitasuna murriztuz.
Ohar honen bitartez, aurkitzen garen egoera larria plazaratu nahi dugu eta baita dugun baliabide urritasuna ere. Haur eta Gazteen Zerbitzuetatik, Bitarteko Baliabiderik ez dagoela gogoratu nahi dugu.
Egoera honi, familia kontziliaziorako baldintza ezegonkorrak gehitzen zaizkigu erakunde publiko batean gertatzea suposatzen duen kongruentzia ezarekin.
Hau guztiagatik eta gure eskaerak entzun ez direla sentituta, tamalez, gaur greba egiteko beharrean ikusi dugu gure burua.
2022ko Maiatzaren 16an
- Gipuzkoako Osakidetzako Haur eta Gazteen psiquiatriako taldea.