{"id":19449,"date":"2025-12-03T15:28:36","date_gmt":"2025-12-03T14:28:36","guid":{"rendered":"https:\/\/osalde.org\/?p=19449"},"modified":"2025-12-03T15:30:46","modified_gmt":"2025-12-03T14:30:46","slug":"euskararen-nazioarteko-eguna","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/osalde.org\/eu\/euskararen-nazioarteko-eguna\/","title":{"rendered":"EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA"},"content":{"rendered":"<p class=\"clear\" style=\"text-align: left;\"><strong>Fuente:<\/strong> &#8220;La agenda del D\u00eda del Euskera contempla numerosos actos reivindicativos, adem\u00e1s de celebraciones&#8221;\u00a0<span style=\"font-size: 16px;\">Agurtzane Aramendi Elduaien | EITB\u00a0<\/span><time class=\"created\">03\/12\/2025\u00a0<\/time><!--more--><\/p>\n<h3 id=\"lerrojauzia2\" class=\"clear\" style=\"text-align: center;\">La agenda del D\u00eda del Euskera contempla numerosos actos reivindicativos, adem\u00e1s de celebraciones<\/h3>\n<p><!--more--><\/p>\n<p>Abenduaren 3a, Euskararen Nazioarteko Eguna, aldarrikapen ekitaldiz, adierazpenez eta ospakizunez betea dator. Gutxi ala asko, Euskal Herriko herri gehienetan izango dira kultur-ekitaldiak, hitzaldiak edota aldarrikapenerako ekintzak. Eusko Jaurlaritzak 12:00etan egingo du ekitaldi nagusia Ajuria Enean.<\/p>\n<p><b>Aldarrikapenerako eguna<\/b>\u00a0izango da aurten abenduaren 3a. Euskarak azken urteetan bizi duen egoerak, epaitegietatik etortzen diren erabakiek eta erabileraren beherakadak kezka sortzen dute gizarteko hainbat eragilerengan eta elkarte batek baino gehiagok mobilizazioak egiteko probestuko dute eguna.<\/p>\n<p>Goiztiarrena\u00a0<b>LAB sindikatua<\/b>\u00a0izango da, 10:00etan elkarretaratzea deitu baitu\u00a0<b>Donostia<\/b>ko Gipuzkoa plazan. \u201cGobernuak euskararen normalizazioan emango dituen atzerapausoak ez onartzeaz gain, aurpegi zuriketa baten atzean ezkutatzen direla\u201d salatu nahi du sindikatuak. Horrez gainera,\u00a0<i>Larrialditik indarraldira<\/i>\u00a0izenburupean adierazpena kaleratu du eta Euskal Herrian Euskarazek abenduaren 6an Durangon egingo duen manifestazioan eta Euskalgintzaren Kontseiluak abenduaren 27an Bilboko Miribillan egingo duen ekitaldian parte hartzeko deia egin du.<\/p>\n<p>Eguerdiko 13:00etan\u00a0<b>Baiona<\/b>n izango da zita.\u00a0<i>Euskarari trufarik ez!<\/i>\u00a0lelopean, elkarretaratzea antolatu du\u00a0<b>Euskal Konfederazioak<\/b>\u00a0Euskararen Erakunde Publikoaren aurrean eta euskaltzale guztiak bertan biltzera deitu ditu. Euskarak biziberritzeko behar dituen \u201cegiazko hizkuntza politika publikoak\u201d eskatuko dituzte, \u201cbaliabidez eta neurriz hornituak\u201d.<\/p>\n<p>Arratsaldean, berriz,\u00a0<b>Bilboko Guka elkartea<\/b>k manifestazioa egingo du 19:00etan Moyua plazatik hasita\u00a0<i>Erdalduntze makina gelditu!<\/i>\u00a0lelopean.<\/p>\n<p><b>Ekitaldi instituzionalak eta adierazpenak<\/b><\/p>\n<p>Erakundeek ere ekitaldiak iragarri dituzte abenduaren 3 honetarako. Eusko Jaurlaritzak, EAEko hiru foru aldundiek, Eudelek eta UEMAk adierazpen bateratua atera dute egun honen inguruan\u00a0<b><i>Euskara, zugan, nigan, gugan<\/i><\/b>\u00a0leloarekin eta \u201ceuskararen erabilerarako eta transmisiorako bide berriak jorratzeko\u201d deia egin zuten. Lelo hori jarraituz\u00a0<b>Eusko Jaurlaritzak 12:00etan<\/b>\u00a0egingo du eguneko ekitaldi nagusia Gasteizen, Ajuria Enean, Imanol Pradales lehendakaria buru dela.<\/p>\n<p>EAEko\u00a0<b>unibertsitate sistema<\/b>\u00a0osatzen duten Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU), Mondragon Unibertsitateak, Deustuko Unibertstateak eta EUNEIZ unibertsitateak adierazpen bateratua kaleratu dute eta\u00a0&#8220;euskararen inguruko kontzientzia irabazteko eguna&#8221; dela gaurkoa adierazi dute.<\/p>\n<p><b>Euskal Herrian eta munduan<\/b><\/p>\n<p><b>Etxepare Euskal Institutua<\/b>k, berriz, nazioartera eramango ditu euskararen eguneko ospakizunak. Europako eta Amerikako 13 hiritan burutuko dituzte jarduerak, hala nola, hitzaldiak, erakusketak, tailerrak, dastaketak, jolasak eta filmen proiekzioak.<\/p>\n<p>Horrez gainera, Euskal Herriko\u00a0<b>herri eta auzoetako euskara elkarteek edota erakundeek<\/b>\u00a0antolatuta, ekintza ugari izango dira; hala nola, bertsolari topaketa bat Baionako Mediatekan (18:00), haurrentzako antzerki ikuskizuna Gasteizko Izaskun Arrue kulturgunean (17:30) edota Akelarre taldeari buruzko dokumentalaren emanaldia Donostiako Antzoki Zaharrean (19:00).<\/p>\n<p>Eguna amaitzeko,\u00a0<b>Euskal Telebistak<\/b>\u00a0euskara eta hizkuntzak ardatz hartzen dituen\u00a0<b>\u201c<a href=\"https:\/\/www.eitb.eus\/eu\/telebista\/programak\/tribuaren-berbak\/\">Tribuaren Berbak<\/a>\u201d<\/b>\u00a0saioaren denboraldi berria estreinatuko du. 22:15ean izango da ETB1en eta eitb.eus interneteko atarian. Kike Amonarrizek eta Izaro Arrutik aurkeztuko dute eta lehen atalean Londresera egingo dute bisita, munduko eta Europako hizkuntzen inguruko informazio bila.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<div id=\"container-1a1877794c\" class=\"cmp-container responsivee\">\n<div class=\"aem-Grid aem-Grid--12 aem-Grid--default--12 \">\n<article class=\"container responsivegrid grid aem-GridColumn aem-GridColumn--default--12\">\n<div id=\"container-cc74b9010a\" class=\"cmp-container simple\">\n<div class=\"text\">\n<div id=\"text-d5a6cb0097\" class=\"cmp-text black\" data-elhuyar-irakurri=\"true\"><\/div>\n<\/div>\n<div class=\"cmp-cf-author-date\">\n<div id=\"cmp-cf-author-date\" class=\"cmp-cf-author-date_container\">\n<div class=\"cmp-cf-author-date_image\"><\/div>\n<\/div>\n<\/div>\n<div class=\"container responsivegrid grid-detail-48-360\">\n<div id=\"container-3316fd5480\" class=\"cmp-container responsivee\">\n<div class=\"aem-Grid aem-Grid--12 aem-Grid--default--12 \">\n<div class=\"text aem-GridColumn aem-GridColumn--default--12\">\n<div id=\"text-998d8806dc\" class=\"cmp-text black\" data-elhuyar-irakurri=\"true\"><\/div>\n<\/div>\n<\/div>\n<\/div>\n<\/div>\n<\/div>\n<\/article>\n<\/div>\n<\/div>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<span class=\"et_bloom_bottom_trigger\"><\/span>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Fuente: &#8220;La agenda del D\u00eda del Euskera contempla numerosos actos reivindicativos, adem\u00e1s de celebraciones&#8221;\u00a0Agurtzane Aramendi Elduaien | EITB\u00a003\/12\/2025\u00a0<\/p>\n","protected":false},"author":2,"featured_media":19450,"comment_status":"closed","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"inline_featured_image":false,"footnotes":""},"categories":[1475,1284,104],"tags":[],"class_list":["post-19449","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-1475","category-ano","category-entrada-del-blog"],"translation":{"provider":"WPGlobus","version":"3.0.2","language":"eu","enabled_languages":["es","eu"],"languages":{"es":{"title":true,"content":true,"excerpt":false},"eu":{"title":false,"content":false,"excerpt":false}}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/osalde.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/19449","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/osalde.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/osalde.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/osalde.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/osalde.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=19449"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/osalde.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/19449\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":19452,"href":"https:\/\/osalde.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/19449\/revisions\/19452"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/osalde.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/19450"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/osalde.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=19449"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/osalde.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=19449"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/osalde.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=19449"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}